Warning: session_start() [function.session-start]: Cannot send session cookie - headers already sent by (output started at /var/www/vhosts/hosteleriagipuzkoa.com/historico.hosteleriagipuzkoa.com/la-asociacion/que-hacemos.php:1) in /var/www/vhosts/hosteleriagipuzkoa.com/historico.hosteleriagipuzkoa.com/inc/web/config.idioma.inc.php on line 3

Warning: session_start() [function.session-start]: Cannot send session cache limiter - headers already sent (output started at /var/www/vhosts/hosteleriagipuzkoa.com/historico.hosteleriagipuzkoa.com/la-asociacion/que-hacemos.php:1) in /var/www/vhosts/hosteleriagipuzkoa.com/historico.hosteleriagipuzkoa.com/inc/web/config.idioma.inc.php on line 3
Asociación de Empresarios de Hostelería de Gipuzkoa-Gipuzkoako Ostalaritza Elkartea

Asociación de Empresarios de Hostelería de Gipuzkoa-Gipuzkoako Ostalaritza Elkartea

943 31 60 40

ELKARTEA

Zer egiten dugu

Gipuzkoako Ostalaritzak era desberdineko zerbitzuak eta norbanakoari zuzendutako aholkularitza eskaintzen ditu, era horretara, ostalaritza sektorearen beharrak betez.

Harremanak ditu elkarte zein erakunde ofizial guztiekin, bai eta Gipuzkoako beste sektore batzuetako elkarteekin ere. Bestalde, Espainiako Ostalaritzaren Konfederazio Enpresariala (CEHE) eta Espainiako Dantzalekuetako eta Diskoteketako Enpresaburuen Federazioaren (FASYDE) eta beste hainbat elkarteren barruan dago.

IKUSPEGIA

  1. Ostalaritzako enpresaburuari babesa, laguntza eta asistentzia ematea.
  2. Ostalaritzako enpresaburu eta profesionalen jardunbide egokia sustatzea.
  3. Erakundeekiko eta nazio- zein nazioarte-mailako beste zenbait elkarteekiko harremanak erraztea, ostalaria babestu eta laguntzeko helburuarekin.
  4. Gipuzkoako ostalaritzaren ondarea sustatzea eta haren aniztasuna babestea.
  5. Ostalaritzako establezimenduen segurtasuna bultzatzea.
  6. Ostalaritzako establezimenduen kalitate-printzipioen alde egitea.
  7. Ostalaritzako jarduera sustatzea, turismoaren arloari arreta berezia eskainiz.

ZENBAIT OINARRIZKO HELBURU

  1. Elkartekideei kudeaketa-gaietan laguntzea eta edozein pertsona edo erakunde publiko nahiz pribaturen aurrean ordezkatzea.
  2. Elkartekideen ekimenak koordinatzea, sostengatzea eta zuzentzea, baldin eta legearekin eta sen onarekin bat badatoz.
  3. Kideen interes profesionalak, ekonomikoak, teknologikoak eta komertzialak babestea.
  4. Ostalaritzako enpresaburuen eta sektoreko profesional-talde guztien prestakuntza bultzatzea.
  5. Sektore bereko beste antzeko Elkarte edo federazioekin harremanak lantzea edo bertako kide izatea, egiten zaizkion kontsulta guztiei erantzun ahal izateko.
  6. Elkartekideen artean elkartasuna eta adiskidetasuna sustatzea. Gure elkarteko harremanak oso estuak dira eta elkartekideek borondate ona izatea funtsezkoa da.
  7. Ostalaritzako enpresei buruzko araudietan parte-hartzea eta merkatua erregulatzen eta hobetzen saiatzea, bidegabeko lehiak saihesteko.
  8. Elkartekideen onerako, aholkularitza osoa ematea honako arlo hauetan: administrazioa, zerga-arloa, lan-arloa, lan-poltsa, teknologia berriak, arlo teknikoa eta ekonomikoa.
  9. Elkartekideen artean sor daitezkeen desadostasunak konpontzeko bitartekaritza eskaintzea, bi alderdiek hala eskatzen dutenean.
  10. Kideen onerako izan daitekeen beste edozein helburu.