Warning: session_start() [function.session-start]: Cannot send session cookie - headers already sent by (output started at /var/www/vhosts/hosteleriagipuzkoa.com/historico.hosteleriagipuzkoa.com/servicios/servicios-de-marketing.php:2) in /var/www/vhosts/hosteleriagipuzkoa.com/historico.hosteleriagipuzkoa.com/inc/web/config.idioma.inc.php on line 3

Warning: session_start() [function.session-start]: Cannot send session cache limiter - headers already sent (output started at /var/www/vhosts/hosteleriagipuzkoa.com/historico.hosteleriagipuzkoa.com/servicios/servicios-de-marketing.php:2) in /var/www/vhosts/hosteleriagipuzkoa.com/historico.hosteleriagipuzkoa.com/inc/web/config.idioma.inc.php on line 3
Asociación de Empresarios de Hostelería de Gipuzkoa-Gipuzkoako Ostalaritza Elkartea

Asociación de Empresarios de Hostelería de Gipuzkoa-Gipuzkoako Ostalaritza Elkartea

943 31 60 40

ZERBITZUAK

Marketin zerbitzuak

Marketin eta komunikazio zerbitzuak elkartekideen arteko harremanak nola sektoreak gizartearen aurrean duen irudia zaintzen ditu. Horretarako, elkartearen aldizkaria kaleratzen da hiru hilean behin, zeintzuk ikus ahal izango ditzu gure kioskoan. Halaber, web-orri ofiziala eta elkarteak Facebook, Twiter, Instagram eta Youtube sareetan dituen profilak (dagozkien estekak) elikatzen ditu.

Bestalde, zenbait ekitaldi propio antolatzen ditu, hala nola, elkartearen urteroko festa, Gipuzkoako ostalariei zuzendutako golf txapelketa eta Gabonetako Lasterketa, eta lurraldean egiten diren ekitaldi turistikoetan zein sektoreari lotutakoetan parte hartzen du: Zinemaldia, Behobia-Donostia, Gipuzkoako Atletismo Federazioa, Lasarteko zaldi-lasterketak, Gastronomika Kongresua eta Gipuzkoako tabernari eta pintxo txapelketa.

Elkartekidearen jarduera zehatza sustatzeari lotuta, elkartekideen web-orriak diseinatzeko laguntza eskaintzen du marketin zerbitzuak eta lurraldeko operadore turistikoekin sustapenak egiten ditu aldizka. Sustapenerako tresna berriak ere bultzatzen ditu, www.pintxosqr.com proiektua, esaterako, edo sektorearentzat interesgarritzat jotzen dituen proiektuetan parte hartzen du, www.eatgipuzkoa.com erreserba-zentroarekin, adibidez.

Azkenik, gure lokalen marketin eta sustapenari lotuta, orain bi urte Kalitatea proiektua abiarazi zuen marketin zerbitzuak, Euskadiko nekazaritza eta abeltzaintza sektoreko bertako ekoizleak laguntzeko.