Warning: getimagesize() [function.getimagesize]: http:// wrapper is disabled in the server configuration by allow_url_fopen=0 in /var/www/vhosts/hosteleriagipuzkoa.com/historico.hosteleriagipuzkoa.com/noticias/detalle-noticias.php on line 135
Warning: getimagesize(http://historico.hosteleriagipuzkoa.com/upload/noticias/8192/foto-original-foto-635a5281a4487.jpeg) [function.getimagesize]: failed to open stream: no suitable wrapper could be found in /var/www/vhosts/hosteleriagipuzkoa.com/historico.hosteleriagipuzkoa.com/noticias/detalle-noticias.php on line 135
24/10/2022| Hostelería Gipuzkoa
BERRITZEKO TOPAKETAK: MICE turismoaren profila Donostian
Ostegunean, urriaren 20ean, Berritzeko topaketak: Donostiako MICE turismoaren profila jardunaldia ospatu genuen.
Jardunaldi hau Donostia Sustapenaren laguntzarekin antolatu genuen, Donostiako turismo eta ostalaritzaren ekosistemako agenteen arteko topaketa izan zen. Gure helburua egungo eta etorkizuneko jardueran eragin dezaketen joera berriak, tresnak eta estrategiak ezagutzea da, bai eta aldaketa sozialak iradoki edo aurreratzea ere.
Topaketa aberasteko, bertan izan genituen Iker Goikoetxea, Kursaal Jauregiko Zuzendari kudeatzailea eta Lore Uranga, Basque Destinationeko CEO eta ATRAEko Lehendakaria, arlo honetako profesionalak dira eta MICE turismoaren gakoak, aukerak eta egungo egoera azaldu zizkiguten.
Iker Goikoetxeak Donostiak “mundu mailako rankingetan postu pribilegiatuak dituela” azpimarratu zuen eta hirian ospatutako kongresu arrakastatsuen adibideak eman zizkigun. Etorkizunera begira, aipatu zituen oinarrizko gakoak jasangarritasuna, berrikuntza eta errentagarritasuna izan ziren.
Lore Urangak Donostiaren erakargarritasuna berretsi zuen, gastronomia, dimentsioa eta bizitzaren kalitatea, bai eta zerbitzuena dira erakargarritasunaren oinarriak. Hala ere, MICE turismoko helmuga izateko bidean aurrerapausoak ematen jarraitzeko gakoa eman zuen: “Donostiak harreran ere lan egiten hasi behar du, eta ez bakarrik promozioan”.
Bertan izan ziren ere Ainhoa Aldasoro, Donostia Sustapenaren ordezkari moduan, eta Kino Martinez, Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteko Idazkari Nagusia, anfitrioi lan paregabeak egin zituzten.